argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2009ko martxoaren 29a

Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalari madrildarrak esanak, Youtuben bilduak: "Nazionalismo espainiarra muturrekoena eta baztertzaileena da. (...) Antzinako heziketak dio hizkuntza bakarra dagoela, gaztelania, eta gainerakoak bitxikeriak direla".

 

Jon Bilbao Bilboko Udaleko Euskara Sailaren zuzendariak esanak Fridan: "Gazteak gizarteratzen ari dira, eta eredu sozialak, baita linguistikoak ere, helduek ezartzen dizkiete. Gazte horiek gizartearen plazaren erdira heltzen direnean ikusiko dugu aldaketa, helduok euskararen aldeko baldintzak etengabe lantzen baldin baditugu".

 
 

Fermin Etxegoienek entzun.com-en: "Betikoa da: medioa mezu. Euskarak estetika gisa funtzionatu zuen laurogeiko hamarkadan eta aurrerantzean ere funtzionatuko du, euskaldunoi balio baitigu kanpo zein barne munduak adierazteko. Kontua da egungo belaunaldi gazteek hizkuntza molde berriak egokitzeko behar duten tarte honetan erdal musika ere krisi gorrian egotea ez dela gerta dakigukeen gauzarik txarrena".