argia.eus
INPRIMATU
TV3n albistegiak katalanez azpititulatuta
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko martxoaren 22a
Kataluniako Telebistako (TV3) albistegietan, atzerriko hizkuntzetan ari diren elkarrizketatuak katalanez azpititulatuko dituzte, bikoiztu beharrean. CIU alderdiak proposatu zuen aldaketa hori egitea, eta Kataluniako Ikus-entzunezko Korporazioko kontrol batzordeak aho batez onartu du. Atzerriko hizkuntzen ezagutza zabaltzea dute helburu.