argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a

Joseba Leizeagak 2001ean New Yorkeko Dorre Bikien aurkako erasoa abiapuntu gisa hartuta, munduko hainbat herrialdetan gertatzen ari denaz hausnartu du Irailak 11 hori dokumentalean. Pasa den astean aurkeztu zuen, Errenteriako Reina Aretoan. 57 minutuko dokumentala Interneten jarri du ikusgai Leizeagak: www.euskalnet.net/leize/irudigilea/bideoak/i11h.html.

 

Mikel Valverdek idatzi eta marraztu dituen Rita tenislari eta Rita Poloan haurrentzako ipuinak euskaraz argitaratu ditu Elkarrek. Juan Martin Elexpuruk itzuli ditu gaztelaniatik euskarara.

 
 

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian eleberria (Pamiela) kalean da jada. XX. mendeko Kongon kokatua, umore beltza eta abentura uztartu ditu Atxagak liburu berrian.