argia.eus
INPRIMATU
Martin Anso elezaharrak berritzen
  • Martin Anso ::Ele zahar, ele berri

    Alberdania

    Orrialde kopurua ::220

    prezioa ::14€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko martxoaren 15
Martin Anso kazetari donostiarrak idatzi du Ele zahar, ele berri liburua; lehenago argitaratua zuen Elezaharren bidetik izeneko liburuaren jarraipena da, nolabait. Kazetari estiloan idatzita, 38 elezahar bildu ditu liburu berrian. Tartean, bitxikeriaren bat edo beste: zergatik zakurrek elkarren uzkiak usaintzen dituzten, Erdi Aroko banderizoen kontakizunak, basurdeak Bilboko kaleetan ibili zirenekoa, bikingoei buruzko kontakizuna, giza arrainak, Sebastian santua... Elezaharrak dira asko, bai, baina Ansok berritu egin ditu horietako asko, garai batean izan zitzaketen esangurak birformulatuz. Gainera, Antton Olariagaren ilustrazioekin jantzita dator liburua.