argia.eus
INPRIMATU
Bihotzekoa duten emakumeak beranduago artatzen dituzte
Unai Brea @unaibrea2 2009ko martxoaren 11
AEBetan egindako ikerketa baten arabera, emakumeei gizonei baino ordu bi beranduago ematen zaie arreta bihotzekoa dutenean, batez beste. Ikusi dutenez, medikuek, sarritan, ez dituzte lotzen emakumeen lehen sintomak bihotzeko gaitzekin. Nolabait, bai osagileek, bai gaixoek bai senideek joera dute bihotzekoa “gizonen” gaitza dela pentsatzeko.
- http://ttiki.com/2426