argia.eus
INPRIMATU
Bi Harriz Lau Xori jaialdiak 15. edizioa beteko du aurten
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko martxoaren 11
Miarritzeko Bi Harriz Lau Xori jaialdiaren 15. edizioa hilaren 18tik 22ra bitartean egingo da. Ohi bezala, euskal kultura bultzatzea xede duen jaialdiaren baitan, hainbat ekitaldi izango dira: Mizel Theret koreografoaren eta Ertza konpainiaren dantza emanaldiak, dokumental laburren proiekzioa, Oreka TX-en ikuskizuna, Piarres Larzabalen Ibañeta antzerki emanaldia... Egitarau osoa: www.biarritz-culture.com.