argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 06a

Juan Martin Elexpuruk Iruña-Veleiaz emandako hitzaldiaren bideoak ikusi ditu Ricardo Gómezek (www.blogari.net/filoblogia): "Ezin izan dut bigarrenetik aurrera jarraitu. Bigarren bideo horren amaieran, 9:42 segunduan hasita, Elexpuruk esaten du idazkun batean ZUTIK irakurtzen dela, baina berehala gehitzen du benetan ZUTI irakurtzen dela, <K> ez delako ikusten eta pena aurpegia jartzen du falta horregatik; segidan, eskatzen du ea ostrakon horren argazkia ikus daitekeen, <K> dagoen ala ez ziurtatzeko. Nahikoa eta soberan izan dut bere analisiaren zehaztasunaz konturatzeko. Eta, orain, euskal filologoa izateko ohorezko CCC agiria eskuratu ahalko duzue galdera honi erantzunez gero: Zenbat oker egiten ditu Elexpuruk azken segundu horietan?".

 

Jon Eskisabelek esanak Berrian: "Eta etorkizunari begira, galdetu ahal da ez ote den Junkera euskaldunon erreferentzia izango, demagun, Joseba Tapiaren kaltean..".