argia.eus
INPRIMATU
Zarama is back: birziklapena
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko martxoaren 08a
Hamalau urte eta gero, Zarama musika taldeak eszenatokietara itzultzea erabaki du. Zarama birziklatua jarri diote izena birari, eta datarik zehaztu ez duten arren, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen emango dituzte kontzertuak. “Laster itzuliko gara. Zergatik? Urte askoren ostean, lagunak izaten jarraitzen dugulako eta elkarrekin gaudenean gustura gaudelako. Orain egiten ez badugu, nekez egingo dugulako beranduago, eta gure abestiak bizirik dirautela sentitzen dugulako. Itzuliko gara jakin nahi dugulako gauzak nola egiten diren baldintza egokietan, eta horretarako aukera sortu zaigulako. Baina, zer demontre! Itzuliko gara, batez ere, dibertigarria delako eta entseguetan sasoiko gaudela ikusi dugulako”, diote Zaramakoek.