argia.eus
INPRIMATU
Izaskun Ugarte: "Ezin da atzera egin" (ARGIA; 1984-02-05; 1.003 zenbakia)
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2009ko martxoaren 08a
Mikel Goikoetxea 'Txapela'ren emaztea eta alaba
Mikel Goikoetxea 'Txapela'ren emaztea eta alaba, Izaskun Ugarte eta Haize Goikoetxea
Jende askoren ahotan ibili da zure balorea. Inork ez zuen espero Txapelaren emazte gazteagandik holakorik.
Bai, aktibista bat besterik ez zela esaten zen. Baina zer da aktibista bat? Metrailetero bat zarela uste du jendeak, metraileta hartu eta aurrean harrapatzen duzun goardiazibil guztia garbitzen duzula. Eta hori bakarrik ez da (...).

Ez al duzue pentsatu izan zuen lan guztia alferrikakoa dela?

Ziur ikusten dut irabaztea posible dela, ez da posible galtzea (...) Une batzuk oso latzak izaten dira, mugimendua nola doan ikusten duzu, jendea... erreforma sartu da nolabait. Mikelek esaten zuen: “Egoera aldatu da, gauzak askoz zailagoak dira eta beste aldean gauzak horrela ikusten ditut...”. Baina sekula baino beharrezkoagoa ikusten duzu jarraitzea. Mikel hil dute gainera, ez da posible atzera egitea, aurrera egin behar dugu baina bukatu arte.

Zure etorkizuna errefuxiaturik bizitzea da.
Errefuxaturik ere izugarrizko lana egin dezakezu. Hor duzu Seaska, hor dituzu gau eskolak (...) Baina ez, zenbait jendek beste gauzak hartzen ditu. Badakizu? Batzuk frakasatu bezala ikusten dira, beren protagonismoa galdua da (...).

Bi haur dituzu, Hodei eta Haize. Nola pasatu dute trago txar hau?
Lau urte ditu Hodeik eta Bilbon zen momentu hartan. Ekarri zuten eta esan zidan: “Baina non da Mikel, noiz etorriko da?” eta esan nion: “Baina Mikel ez da etorriko, Hodei (...) Borroka batean gara eta momentu batean hau gertatu zaio, eta borroka hau gure Herriagatik da”.

Irakurri Iñaki Zubiondo eta Xalbardinek 1984an egindako elkarrizketa osoa