argia.eus
INPRIMATU
Xipri Arbelbide, munduaren patu beltzaz
  • Xipri Arbelbide ::Requiem

    Elkar

    Orrialde kopurua ::144

    prezioa ::13.50€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko martxoaren 01
Ezkor agertu da Xipri Arbelbide bere azken liburuan. Ezkor ingurumenarekin; ezkor lan munduarekin; ezkor, oro har, Lurraren patuarekin. Requiem, Elkar argitaletxearen Iparluma bilduma berriko bigarren liburua da, eta bere orrietan Heletako idazleak hainbat gogoeta interesgarri bildu ditu. Gaztaroko oroitzapenekin hasten da liburua: Heleta duela mende erdi nolakoa zen ekarri nahi izan du paperera Arbelbidek. Hortik aurrera bizitzaren esparru guztiak hartzen joan den garapen zoroaz egin du berba, eta galderak jarri ditu mahai gainean. Mundua txikitzen ari ote gara aitzinamenduaren izenean? Zer etorkizun du euskarak? Zer aldatu beharko litzateke hobera egiteko?