argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2009ko otsailaren 24a

Ander filmak (Roberto Caston, 2009) Arte eta Saiakera Zinema saria irabazi du Berlinalen. Urrezko Hartza, bestalde, Claudia Llosaren La teta asustada filmak jaso du.

 

Ion Gabella aktorea omenduko du Gasteizko Zinemastea jaialdiak hilaren 28an Duela zazpi urte hil zen Gabella, motor istripuz. 1984an Sobradun taldea sortu zuen Gorka Aginagalderekin batera. Antzerkian, zineman eta telebistan lan egin zuen, Daniel Calparsoro, Karra Elejalde, Juanma Bajo Ulloa, Alejandro Amenabar eta Fernando Guillen Cuervoren zuzendaritzapean, besteak beste.

 
 

Idoia Neves (Getaria, 1976), Marta Astrain (Donostia, 1959) eta Cristina E. Mendiluze (Bartzelona, 1965) margolarien erakusketak izango dira ikusgai martxoaren 8ra arte Donostiako Kutxa Boulevard aretoan. Albokoa Idoia Nevesen Iraganaren atea obra duzue.

 

Kobetasonik Bilboko jaialdi metaleroaren bigarren edizioa egingo da ekainaren 19an eta 20an, iazko arrakastak bultzatuta. Antolatzaileak kartela osatzen hasiak dira, eta parte hartuko duten zenbait talderen izenak ezagutarazi dituzte jada. Besteak beste, Mötley Crüe, Marilyn Manson, Dream Theater, Anthrax eta Trivium taldeak izango dira bertan.