argia.eus
INPRIMATU
Izar “urdin atzeratu”-en misterioak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko martxoaren 01
Galaxia gehienetan azaltzen dira izar urdinxka potoloak. Ingurukoak desagertu dira, baina beraiek ez, nola liteke? Orain arte bi izan dira hori azaltzeko bideak: izarrak elkarrekin talka eginez desagertu dira eta gelditu denak, nolabait esateko, “zorte ona” izan du, edo bi izar “ados jarri” dira batak besteari masa emateko. Erresuma Batuko McMaster Unibertsitateko Alison Sills-ek eta Southampton-go Unibertsitateko Christian Knigge-k frogatu dute 50 galaxia baino gehiagotan topatutako “urdin atzeratu” kopurua ezin dela izan talken ondorioa. Beraz, eta daukagun beste teoriaren arabera, izarrek masa ematen diote elkarri, baina nola? Oraingoz erantzunik gabeko galdera dugu hori.