argia.eus
INPRIMATU
Finlandiako literaturan murgiltzeko gonbitea
  • Batzuen artean ::Hegats 42

    EIE

    Orrialde kopurua ::166

    prezioa ::7€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko martxoaren 01
2008ko Durangoko Azokaren abaroan EIEk eta Gerediaga elkarteak jardunaldiak antolatu zituzten Finlandiako literatura hobeto ezagutzeko. Hegats aldizkariaren 42. zenbaki honetan bildu dituzte jardunaldi horietan esandakoak, eta testu osagarri batzuk ere gaineratu dituzte. Besteak beste, zenbait testu esanguratsu aukeratu dituzte suomieraz; hizkuntza horren normalkuntzaz Txillardegik idatzitakoak bildu dituzte; Jimu Iturraldek Finlandiako literaturarekin izan duen harremanaz idatzi du; eta Martin Ansok azaldu digu euskal literaturak Finlandian bide egiteko zein iparri jarrai diezaiokeen.