Juan Martin Elexpuruk Berrian esanak Iruña-Veleiaz: "Kontrako froga erabakigarriagoak plazaratzen ez diren bitartean, zalantzekin, baina benetakoak direla pentsatzen jarraituko dut; gehienak behintzat. Baliteke batzuk faltsuak izatea, norbaitek aurkikuntzak edo aurkitzaileak izorratzeko berriki ipinitakoak. Edo eta hitzak edo zeinuak gehituta egotea benetako ostraken gainean. Hala balitz, identifikatu egin beharko dira pieza horiek, baina ezin dira horregatik denak txartzat eman".
Benitok Karrajua.orgen esanak: "Uste dut badagoela azkenotan aipagarri den gauza bat: [euskara] ikasle blogariak. Une honetan hiru dauzkat nik ‘fitxatuta’: El Euskaltegi, Euskarazoak eta Erandioko Udal Euskaltegiko ikasle batek edo batzuek egiten dutena (...) Pertsona batzuk ahalegintxo bat ari dira egiten, ilusioz. Ez da edonorentzako ahalegina, ez posiblea edo erakargarria guztientzat, argi dago. Baina ahalegin horrekin batera komunikatzeko eta ikasteko bide posible bat ari dira zabaltzen beste batzuentzat. Eta, egia esanda, eredu eta laguntza pobrea ematen diegu eredutzat gaituzten irakasleok. Ala ez?".