argia.eus
INPRIMATU
Ura eta ardoa
Jakoba Errekondo 2009ko otsailaren 18a
Zuhaixka
Neguan du paisaiak kolore gehien. Zuhaitz eta zuhaixken azalak, begiak, loreak... zimel asko, larrua bizirik igurzten dira kazkabarrarekin, izotzarekin, gaintxiorrarekin, elurrarekin. Eguzkiak zeruaren beheko barrenetik argitzen du eta paisaia sakonagoan koloreen antzemateak lilura punttu erantsia du. Urzale amorratuak, erreka eta ibaietako aurtengo ispilu berdeen aldamenean haltzek ardo koloreko xingolak hedatzen dituzte. Lore ar txoroak izango direnak, dilindariak.