argia.eus
INPRIMATU
Pedro Iturralde itsasgizonari buruzko erakusketa Donostian
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko otsailaren 18a
1949an jaio zen Pedro Iturralde itsasgizon eta kartografoa, Lizartzan. 1489an Cascaisco portutik (Portugal) Ozeano Atlantikoaren iparralderantz irten zen, Bizkaiko Golkoko arrantzaleak zeuden lekura. Bidaiaren helburua Bizkaiko Golkoko arrantzaleek zeharkatzen zituzten lurrak eta kalak ezagutzea eta kartografiatzea zen. Espedizio gorabeheratsu hori du ardatz Pablo Donezar artista donostiarrak Koldo Mitxelena kulturunean paratu duen Iturralde eta beste bidaiak izeneko erakusketak. Denboraren iraganaz mintzo diren lan grafikoak, ikus-entzunezkoak eta instalazio bat bildu ditu Donezarrek. Erakusketa apirilaren 4ra arte izango da ikusgai.