Huarte Arte Garaikideko Zentroaren finantzaketaren inguruko auzia konponbidean da. Nafarroako Gobernuak eta Uharteko Udalak akordioa lortu dute. Aurrerantzean Gobernuak kudeatuko du zentroa. Finantzaketa bere gain hartuko du, eta kolokan zeuden lanpostuak ez direla desagertuko esan du.