argia.eus
INPRIMATU
Koldo Mitxelena Euskarazko Tesi Sariak
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko otsailaren 22a
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak aurrenekoz banatu dituzte Koldo Mitxelena Euskarazko Tesien Sariak. Lau sari eman dituzte. Bost izan behar ziren, baina Ikasketa Teknikoen alorrekoa hutsik geratu da. Giza Zientzien arloko saria Oroitz Jauregik irabazi du, Euskararen silaba: egitura eta historia tesiari esker; Zientzia Esperimentalaren arlokoa Francisco de la Hoz Mendezek, Denbora finituan singulartasuna garatzen dituzten zenbait fluxo geometrikoren zenbakizko azterketa lanarekin; Osasun Zientzien arlokoa Ekaitz Agirregoitiak, opioideek eta kannabinoideek espermatozoideen mugikortasunean duten eraginari buruzko tesiarekin; eta Gizarte Zientzien arlokoa Ane Larrinagak, intelektual eta kulturgileek gaur egungo gizartean jokatzen duten paperaren inguruko tesiarekin.