argia.eus
INPRIMATU
"Egia" kontzeptuaz gogoetak ‘Hemen’-en
  • Batzuen artean ::Hemen 20

    Frontera

    Orrialde kopurua ::102

    prezioa ::28€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko otsailaren 22a
Hemen erlijio gogoetarako aldizkariaren 2008ko azken zenbakia duzu hau, urria-abendua hiruhilekoari dagokiona. Aldizkariko gai nagusia galdera bat da: nork du egia? Bizi dugun garai honetan erantzun gaitzeko itauna inondik ere. Hala ere ez dira kokildu Hemenek zenbaki honetako orrietara ekarri dituen gonbidatuak: Jesus Mari Aizpuruak, Daniel Innerarityk, Ramon Irizarrek, Joxe Arregik, Joxerra Garziak, Juan Kruz Igerabidek eta Manuel Egigurenek, bakoitzak bere talaiatik, egiaren kontzeptuari buruzko ideia mamitsuak plazaratu dituzte. Horrez gain, aldizkariak Manuel Egigureni egindako elkarrizketa dakar Lekukoak sailean, baita liburuei eskainitako tartea ere.