Apiintxiin


2009ko otsailaren 22an
Iñaki Murua
Iñaki MuruaDani Blanco
Badirudi flana edo gurina egiteko Txinatik ekarritako hauts magikoren bat dela, baina, gure etxean behintzat ez du horretarako balio. Amari entzun izan diot, zerbait gogo txarrez eta gatzik gabe egindakoan, nagusiki: “Horri apiintxiin einda daola earki antzematen zaiok!”. Eta ia beti asmatzen zuen edo, guk uste ez izan arren, harentzat hala egon ohi zen eta, oraindik ere, batzuetan, gogorarazten digu, halamoduz egindako gauzak ikustean...

Ez da gure amarena bakarrik kontu hori. Askotan sumatzen dut, bestek egina beti dagoela apiintxiin eta geuk egindakoa bikain. Makurrak gara gero, besteren onik eraman ezin hau nondik ote datorkigu?

Aurtengo neguan askotan oroitu naiz hitz honetaz. Zorionez elur dezente egin digu. Bada, hori ere ezin dugu ongi eraman, nahiz eta forfaita euro mordoxka ordainduta gozatzera joaten gareneko berbera izan! Errepidean egundoko ilarak sortu direla; ez dakit zenbat ordu galdu ditugula; halako ordurako halako lekutan egon behar nuela eta oraindik hemen... Non dugu egoerara egokitzeko gaitasuna? Non gauzak umorez hartzeko patxada? Noski, haurgintza minetan eta errepidean bazaude ulertzekoa da!

Norbait errudun egin arteko onik ez dugu izaten horrelakoetan: oposizioak gobernuan direnen huts larritzat du, aurreikuspenik ezaren ondorio, langile, gatz eta kamioi gehiago ez jartzea leporatuz. Udaberrian, udan eta udazkenean ez dakit nik, bada, zizak bildu eta eskaleen artean banatu edo baserritarrei nekazaritzan lagundu edo, beste gabe, txori habia bila ibili beharko lukete... Zer egiten ote dute baserritarrek elurteetan? Muxarraren pare lo egin? Ganaduak eta aziendak (h gabe) hartuta lurralde eguzkitsuetara joan, oporretan? Arrosarioa errezatu eguraldia alda dezan? Ala jainkoarekin gogoratu eta arrosario luzea esan?

Euritik ere ez gabiltza lehor. Aurtengoan bota du bere modu batean! Ur putzuak, uhar-ketak eta pantanoak, denak presa. Sartu, bertakotu eta aspertzean gainez egiten du urak. Baina, aldi berean gainezten da leku guztietan eta, orduan ere dena kontra: errekak eta ibaiak gora datozela (errekak gora?); gainera, pantanoak gainez egiteko arriskua dagoela eta hango urei jaregin! Handik laster itsasgora datorrela. Baina, ezetz gutxi batzuek besterik gogoratu oraingo euri jasez, uda asko moduzkoa egiten badu eta pantanoak erdi husten hasten badira? Konturatu al zarete, azken urteetan, nekazari nahiz abeltzainek lehorterik ez duten arren, pantanoak erditik behera hasiz gero lehortea dagoela jakinarazten digutela? Kaletarren lehortea esan beharko litzaioke baina, denona bihurtzen digute. Zergatik eta, nekazariei laborantzarako lur sail bikainenak kendu eta putzu bihurtzea eskatzen duelako kaleak. Nork erabaki du kalea erraldoitzea? Nork eman dio subentzio gehiago hamar mila biztanletik gorako hiriari, alkate denak erroldak puzteko joeran ipiniz?

Gure gaztaroan baziren oso berandu hazten hasitakoak eta haiek urte askoan izan ziren koadrilako ttikienak baina bizi-biziak ere bai e? Aldiz, azkarregi hazitakoei “gazte-haziak” deitzen zitzaien eta, galantak izan arren, indargeak, nagiak eta makalak izaten ziren, ia denak. Hiriekin ere antzera delakoan nago, ezohiko gertakarien aurrean, gazte-hazien eran erantzuten dute.

Badira urte batzuk, Euskalmet martxan jarri zutela. Denon gusturik ez du egiten baina askotan asmatzen duela diote batzuek. Gertatu ohi dira, ordea, inork uste ez duela egundoko haizeteak edo euriteak eta Euskalmetek iragarri ez. Nik uste nuen salaketa jarriko ziotela asmatu ez zuelako eta indemnizatu egin beharko gintuela denok.

Bada, nik ustekabeko hauek erreklamatzen ditut. Ez hondamendi hilgarri eta suntsitzaileak, baina bai egunerokotasuna hautsiko duten elurte, eklipse... ze demonio! Beti ogi berdina jateak aspertu egiten nau. Ttipili ttapala lokatzetan ibili, harri txapalak uretara potta eta txipristinek ateraz hanka ttattarrak mamatan puxti nahittut. Horrelako uneak baliatu nahi ditut barruan daukadan haurrari jaregin eta odola dantzan sentitzeko, apiintxiin gauzak egiteko, dena aurreikusiko dugun egunak atzetik emango digun baino lehen.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude