2007an bete ziren 50 urte Alexander Tapia Perurena poeta hil zenetik. Hori dela-eta, urte hartako maiatzaren 3tik 10era bitartean Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak jardunaldiak antolatu zituzten, Tapiaren lanak gogora ekartzeko. Jardunaldi haietako aktak dira orain argitara atera direnak, Alexander Tapia Perurena, Iruñeko olerkaria. 50 urte izeneko liburuan. Idazlearen obraz hitz egin zutenen artean, besteak beste, Angel Erro, Juanjo Olasagarre, Maite Lakar, Josetxo Azkona eta Aintzane Galardi daude. Gainera, zenbait obra –tartean, Joxemiel Bidadorrek apailatuta, Tapiaren 21 poema argitaragabe– bildu dituzte edizio zainduko liburu honetan, baita idazlearen bibliografia osoa ere.