argia.eus
INPRIMATU
Abanto-Zierbena
Abanto euskaltegia
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko otsailaren 22a
Euskaltegi askok bezala, 1970.eko hamarkadako gau eskolan du sorburua Abanto euskaltegiak. 1983-84an AEKn sartu zen. Rolan González Meatzaldeko AEK-ko eta Abanto euskaltegiko zuzendaria da. Euskaltegiko 80-85 ikasleen perfilaz galdetu diogu eta hiru talde egin dizkigu: lanpostuak eskuratzeko ikasten ari direnak, institututik eta unibertsitatetik doazen gazteak EGA titulua atera nahian eta haurrekin euskaraz gutxieneko komunikazioa izatea nahi duten gurasoak. Euskara ikasteko motibazioen hamarkadatako bilakaera labur azaldu du Gonzálezek: “Lehen motibazio nagusia emozionala zen orain funtzionala”. Euskaraz aritzeko giroa berotzeko berbalaguna dute, bikoteetan baino taldeetan osatua eta hor behintzat astero euskaraz aritzeko tartea izaten dute.