argia.eus
INPRIMATU
Xabier Erkiziak irekiko du Gasteizko Sinkro jaialdia
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko otsailaren 10
Musika Elektroakustikoa eta teknologia berriak dira Gasteizko Sinkro jaialdiaren ardatzak. Xabier Erkizia artistak irekiko du bigarren edizioko egitaraua, otsailaren 18an, Ingeniaritza Eskolan (17:30ean). Hurrengo egunean, Ensemble Aventure Freiburg talde alemaniarrak kontzertua eskainiko du Jesus Guridi Kontserbatorioan. Areto berean Ensemble Espacio Sinkro arituko da hilaren 24an, eta 26an Zuriñe Gerenabarrenak eta Danel Ibisatek Akusma 09 kontzertua eskainiko dute. Jaialdia Juan Luis Goenaga margolariaren eta Sirius kolektiboaren proiektuak itxiko du otsailaren 28an, Artium museoan. Informazio gehiago www.sinkrofestival.com webgunean eskura dezakezue.