argia.eus
INPRIMATU
Hirurogei urte eta hainbat galdera Israelen inguruan
  • Fito Rodriguez ::Jerusalem, Xalimen hiria

    Utriusque Vasconiae

    Orrialde kopurua ::109

    prezioa ::15€

2009ko otsailaren 15
60 urte bete zituen joan den urtean Israelek –nolabait “ospatzeko” edo, hilabete batzuk beranduago Gazari odola atereaz–; eta Fito Rodriguezek, urteurrenarekin bat eginez, liburu mamitsua argitaratu du, Utriusque Vasconiae argitaletxearen eskutik. Jerusalem, Xalimen hiria liburuan harresiaren ateak dira protagonista: haietan zehar begiratuta osatu du Rodriguezek obra hau, elkarrizketa modura aurkeztu arren, saiakeratzat ere har litekeena. Elkarrizketan protagonistak, lau: Josu, Miren eta Joxe ikasleak, batetik, eta Artizarne irakaslea bestetik. Solasak elkarbizitzari buruzko gogoetak ekartzen ditu, baita Israelgo gatazkaren muinak ikertzeko asmoa ere. Joxemiel Bidadorrek idatzi du hitzaurrea.