Gazteak eta etxebizitza

Gorka Moreno Márquez
Iñigo Azkona
Honako honekin gazteoi buruzko trilogia beltzarekin bukatuko dut, nolabaiteko graduazio goranzkorra eginez, arinetik larrienera. Ezkontzekin hasi nintzen, urteko aurrekontuan sortu ditzakeen gorabeherak aipatuz. Enpleguarekin jarraitu nuen, gaurko enpleguak gure lan-ibilbidean duen eragina aipatuz. Honako honetan etxebizitzaren arazoa jorratuko dut, edo hobe esanda hipotekaren arazoa, etxebizitza berez ez baita arazoa, ordaintzea baizik. Azken kasu honetan arazo ekonomikoa –eta bere ondorioak– ez dira urte batera edo lan-ibilbidera mugatzen, baizik eta bizitza osora, edo gutxienez hipoteka osoa ordaindu arte, gaur egun ia-ia sinonimotzat jo daitezkeenak.
 
Ikusi dugun bezala, ezkontza edota enplegua bezalako instituzioek geure bizitzari egonkortasuna eta segurtasuna ematen zizkioten, modernitatearen baitan zutabe eta euskarri gisa jokatuz. Bata zein bestea bizitza osorako izaten ziren eta horrek ziurtasuna ematen zion geure bizitzari, maila sozialean zein ekonomikoan. Orain, aldiz, ezkontza eta enplegu asko izaten ditugu eta gutxitan betirako. Eta hara, kasualitatea ote? Betirako izaten dena gaur egun hipoteka da. Are gehiago, banandu nahi diren bikote askok ez dute urratsa emango pisuaren hipoteka dela eta.
 
Bizpahiru aldiz ezkonduko gara, baina hasierako hipotekak gurekin jarraituko du, zazpi edo hamazazpi enplegu izango ditugu, baina beti gure bizkar gainean harriz –edo euriborrez– beteriko motxila eramango dugu. Hau bai dela bizi osorako bide-laguna. Enpleguaren kasuan bezala, oraingo honetan ere gurasoen adibidea jartzea edozer baino esanguratsuagoa da. Beraiek etxea erosi zuten eta hiruzpalau urteetan ordaindu zuten hipoteka, ordu asko lan eginda, konforme. Baina, gure kasuan nahiz eta hurrengo hogei urteetan lanean eman egunero hamasei ordu, ez genuke hipotekaren erdia ere ordainduko.
 
Ondorioa? Beleak baino beltzago: 27-37 urte bitarteko belaunaldiaren etorkizuna desagertu da. Hauxe da XXI. mende hasierako belaunaldi galdua, belaunaldi hipotekatua. Eta ez gerra bat gertatu delako edota heroinaren erruz, ez, hipotekak euren bizitza hipotekatu duelako baizik. Edo ez al da guztiz baldintzatuta gelditzen etorkizuna hilero 1.000 edo 1.200 euro ordaindu behar dituzunean hurrengo 40 urteetan?

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude