Nahia

Koldo Aldalur
Dani Blanco
Afera infernuko txikiaren buztana baino beroago zegoela, emankizuna: aizkolarien txapelketa nagusia.
 
Amurriora noala buruari mila buelta. Nola aurkeztu behar dut? Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa? Euskadikoa?
Heldu naiz. Txapelketa aurkezten duen kartelean Euskadiko Txapelketa dela dio, bale. Antolatzailea Euskadiko Federazioa, primeran. Bozgorailutik ari den esatariak ozen eta garbi azaldu du Euskadiko Aizkolari Txapelketa berehala jarriko dela martxan. Akabo eztabaidak. Baliteke egun Herri Kirol Federazioa daramatenen helburua hau ez izatea baina errealitatea, egun, hauxe da.
 
Izan zirelako omen gara, horretan ere konforme, baina batik bat izan nahi dugulako gara. Eta gure herria ordezkatu behar badugu, bularrean nor garen laburtzen duen izena nahi dugu. Futbol jokalari gehienek Euskal Herria hautatu dute. Hau ere errealitatea.
 
Egia da, era berean, “Euskadi” kontzeptua Euskal Autonomia Erkidegora mugatzea, propio edo ez, bide errazegia hartzea dela. Kontzeptuak mugak non dituen ez dakigunean sestrarako bidea besterik ez da.
 
Hortik aurrera, betikoa, interes politikoak txistua jo, eta batzuek eta besteek hark ezarritako doinupean egin behar dantzan. Azkenean ez Iranen aurkako partidarik, ez euskal festarik, ez urtean behin halakoek merezi duten eztabaidatzeko aitzakiarik, nazioartean zer garen ikusita gehiago lortzeko modurik dagoen edo ez jakiteko, halako partidak bultzadatxoa edo urte osoan kontzientziari barealdian eusteko aitzakia diren. Ezer ez, eta gainera, konpontzeko itxurarik ez.
 
Bestalde, grazia egiten dit konpondu gabeko arazo terminologiko-politiko bat dugula ohartzeko, futbola tartean sartu behar izatea.
 
Herri kiroletan, errugbian edo samboan esate baterako, aspaldi sortu zen eztabaida hau baina ez zen horrenbesteko kamara hotsik sortu. Garrantzia txikiagoa al du arazo berak futbolariak protagonista izan edo, esate baterako, sokatiralariak izan?
 
Nonbait entzun dut funanbulismo politiko gehiegi egiten dugula euskaldunok. Oraingoan alanbrea kukaina haiek bezala ondo koipeztua dago. Mugitzen ez dena eroriko da, eta orain errua norena den erabakitzen beste urtebete bat ematen badugu, hurrengo Gabonetan ere ez da partidarik izango. Eta bien bitartean nazioartean denak arduratuta guri begira!
 
Gauza batean bederen bat etorriko zarete nirekin: jokatu behar ez zen partida bakarra Euskadi-Euskal Herria zen.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude