Mikel guria

Jose Ignazio Ansorena
Judit Fernandez
Mikel, Mikel, Mikel guria,
zaindu, zaindu, Euskal Herria.

 
Horrelaxe kantatzen genuen mutil koskorretan, esaten ari ginenaz guztiz jabetzen ez ginelarik. San Migel goiangeruari erregu egiten baikenion gure herria zain zezan. Eguneko Euskal Herri laikoan askok horixe bera kantatuko zioten abendu hasieran joan zitzaigun Mikel Laboa artista eta sortzaileari.
 
Mikel Laboaren heriotza, lanbroak estali gintuen egun luzeen amaiera aldera, astindua izan da euskaldun askorentzat. Horrelako emozio sortzaile handi batek, alde egiten duenean, umezurtz ugariak uzten baititu. Emozio horiek utzi dizkigu ondare. Txoria txori abestiak esaterako, milaka aldiz abestuta ere, badu, bere laburrean, zirrara eragiteko ahalmen ahitu ezina.
 
Donostiako Aurrera jatetxe zaharrean, Juanita Mendiola –Goenaga Mendiola artista familiaren ama– zenak ohitura berezia zuen: paperezko mahai zapietan olerkiak inprimarazten zituen, bezeroen gozagarri. Francoren garaietan horrek bazuen euskaltzaletasun aldarri zentzua eta matxinada txikiaren ukitua. Horregatik biltzen zen, besteak beste, hainbeste jende euskaldun taberna hartan. 1969. urteko egun batean, Marisol Bastidak, Mikel Laboaren emazteak, Joxan Artzeren poema ikusi zuen mahai-zapi horietako batean. Etxera eraman eta Mikeli aipatu zion abesti baterako egokia zela. Harrigarria, Joxan Artze adiskide izanik, Ez dok amairu taldeko jardunkide, zeharkako bide horretatik ezagutu zuen poema Mikelek. Berehala doinua sortzeari ekin zion.
 
Haize hegoa-k ere badu jatorrian bitxikeria. Doinua Philippe Oihanburuk sortua da Aldudeetako herrixka galdu batean Bigarren Gerrate Mundialaren garaietan. Han zen Oihanburu, naziengandik ihesi, erretore etxean gorderik. Emakume judu batekin maiteminduta, bertan zegoen piano zahar batean doi-doi bi hatz erabiliz doinu hunkigarria josi zuen. Urte batzuk geroago, Etorki dantza taldeko zuzendari zela, pas de deux baten koreografia garatu zuen aire horretan eta taldearen ikuskizunetan eskaintzen hasi. Horietako batean Telesforo Monzonek, doinu eta dantzaren xarmaz liluratuta, hitzak egokitzea deliberatu zuen: Haize hegoa, gau epela, ilargiaren argi... Kate honi Mikel Laboak jarri zion errematea. Grabatu egin zuen eta euskal jendeari oparitu.
 
* * *
 
Euskal Telebistan Funtzioa saioa egiten genuen garaietan, noizbait Mikelekin topatu eta gurera etortzeko gonbitea eginda, aitortu zigun bere gogo bizietako bat zela, pailazo jantzita –edo bihurtuta–, publikoaren aurrean agertzea eta pailazokeriak egitea. Berehala erantzun genion: nahi zuenean, guretzat ohorea izango zela. Zoritxarrez kontu bat edo beste katramilatuz joan ziren eta ez zen burutu ahal izan. Mikel artista eta pertsona ulertzeko hari garrantzitsua da hau, nire ustez, nola maite zituen pailazoak: Charles Chaplin, Buster Keaton... Bera ere pailazokume sentitzen zelarik.
 
Xabier Leteren Izarren hautsa bertsionatu zuenean, pailazokumetzaren goia jo zuela egingo nuke:

Izarren hautsa egun batean bilakatu
zen bizigai...
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz...
Saia gaitezen ikusten: amets eroak
bazterturikan...
Gu sortu ginen enbor beretik s
ortuko dira besteak...

 
Nolako lokarriak sortzen diren kultura baten baitan. Nolako lokarriek sortzen duten kultura baita.
 
Mikel biak (goiaingerua eta pailazokumea)
Juanita, Marisol, Joxan, Philippe, Telesforo, Xabier guriak, zaindu, zaindu
Euskal Herriak.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude