argia.eus
INPRIMATU
Ernal giro
Jakoba Errekondo 2009ko otsailaren 03a
Corylus avellana
Aurtengoan sekula baino beranduago loratu da hurritza, Corylus avellana. Zuhaixka honek bi lorealdi ditu: lehena arra eta emea bigarrena. Argazkiko zintzilikario laru hori da lore arrak biltzen dituena. Horiek polen hautsa erruz askatuko dute, ondoren ihartu eta erori bidean direnean begien muturrean azalduko dira emeak, puntta gorritxo horiek. Muttur gorri horietan polena harrapatuko dute eta begiaren barrura sartu. Polen honek ernaldu duen lore emeak negu osoa begiaren barruan igaroko du. Gero, udaberrian begia irekitzen denean hosto berriekin batera azalduko dira hur pipittak.