Kulturismo kultua

Kultura askotan kulturismoarekin nahasten da. Eta astakeria dirudi lehenengo kolpean. Jakina, nola nahas dezake norbaitek, neurona bere lekuan edukita, arimaren elikatzailea omen den jarduna, giharrak puztea besterik bilatzen ez duen ariketa fisiko sortarekin? Astakirtena behar da izan gero! Graziosoa da ordea –niretzat behintzat–, kulturan ibilita norbere burua kulturistatzat izendatzea. Izan ere, ez dut uste halako kirtenkeria denik. Zintzoak bagara, kultur jardunak gero eta antza gehiago baitute kulturismoarekin.
 
Zintzoak izan gaitezela nioen, ezen, zer bilatzen baitute gaur egun antolatu ohi diren kultur ekintza gehienek? Zein irizpide daude horien atzean? Ikus dezagun aipatu kulturismo zalea. Bere helburua izango da gorputzeko giharrak ahalik eta ederren agertzea gorputza tenkatu ahala. Horretarako hainbat ordu emango ditu zama astunenak altxatzen –tira, eta orain aipatuko ez ditugun bestelako “lagungarriak” ere–. Zertarako? Zer ekartzen dio horrek kirolaren onuratik? Agian ezer gutxi, baina beharbada, ospea lortuko du bere gorputzarekin, edo besterik ez bada, itxura, ustez, hobeagoa izango du besteen begien aurrean. Gorputzari kultua deitu ohi zaio horri. Modu berean begiratzen badiogu kulturari, asko aldenduko ote da? Ikus dezagun. Kultur ekitaldi bat antolatu da. Garrantzitsua. Hainbat ordu eta diru inbertitu dira hiriko aretorik entzutetsuenean eskaintzeko. Jendeak egun asko aurretik erosi ditu txartel garestiak. Eguna heldu eta aretoa lepo. Arrakastatsua izan da kultur ekintza. Norentzat ordea? Zer ekartzen dio horrek kulturaren onurari? Agian ezer gutxi, baina, beharbada, ospea eta eskerronak lortuko ditu horren antolatzaileak, kultur ekintza hain garrantzitsua hirian antolatzeagatik. Kulturari kultua deitzen zaio horri.
 
Kultua ere jainkoei omen zaie. Kirola bezala kultura jainkotzen den jendarte honetan, ahaztu egin dira jardun horien benetako helburua, alegia, pertsonen hazkunderako tresna direla. Aitzitik, barrunberik gabekoak bihurtu ditugu. “Jendeak antzerkira joaten denean, bere arazoak ahaztu nahi ditu”. Halako esaldiak udal kultur programatzaile garrantzitsu baten ahotan, berak bezain beste garrantzia dauka, ez da esaldi soila. Esan nahi du bera arduratuko dela jendeari arazoak ahaztarazten. Ahantz ezazu zure bizitza, zatoz antzerkira. Eta zer eskaintzen da eskenatokian? Gihar eder batzuk, besterik ez.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude