Bilboko Alondegiak antolatuta, Gutun Zuria literatur jaialdiaren bigarren edizioa egingo da otsailaren 3tik 7ra bitartean. Biografia eta autobiografia izango ditu ardatz aurtengo egitarauak. Ismail Kadare idazle albaniarrak (argazkian) irekiko du hitzaldi zikloa, otsailaren 4an Guggenheim museoan. Ondorengo egunetan Cristina Rota, Paul Preston, Jorge Semprun, Arcadi Espada, Mariasun Landa, Cees Nooteboom, Eric Hobsbawn eta Bernardo Atxaga idazleen hitzaldiak izango dira entzungai. Hitzaldi guztiak Guggenheimen egingo dira, Mariasun Landarena izan ezik. Bilboko Arte Eder museoan izango da hura, otsailaren 6an. Gutun Zuria jaialdiaren egitarau osoa www.alhondigabilbao.com webgunean kontsulta daiteke.