Keniako ekintzaile politiko eta ekologista da Wangari Maathai. 2004an Bakearen Nobel Saria eman zioten, garapen jasangarriaren alorrean egindako ekarpenengatik, baita demokraziaren eta bakearen alde egindako ahaleginengatik ere. Haren omenez, Saure argitaletxeak Joseba Gómez eta Jóse Manuel Carrascoren komiki liburu hau plazaratu du. Argitaletxe arabarrak ohi duen eran, edizio zaindua egin diote liburuari. Mamia berriz, koloretsua da, nola irudietan, hala ideietan. Maathairen bi alderdiak erakutsiko dizkigu Hazien bidaiak: emakume militantea batetik, eta pertsona bestetik.