argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2009ko urtarrilaren 27a

Maialen Lujanbioren hitzok jaso ditu Berriak: "Zer da euskal eta zer ez? Ez Dok 13ren garaian, euskal hori abangoardiaren ikurra zen; Rock Radical Vascoaren garaian zaharkitutzat hartzen zen; gaur egun euskal zer da, Eusko Jaurlaritzaren etiketa? (...) Ez ote dio kultura horrek euskal horri gehiegi begiratzen? Eremu itxia eta zurruna da euskal kulturarena, asuntu konplexua da hori, baina baita konplexuei dagokiona ere. Gure egiturak ez direnez oso sendoak, badirudi egiten dugun guztia oinarri horri eusteko egiten dugula, eta horrek ez digu uzten kultura askeago bat egiten".