argia.eus
INPRIMATU
Euskaltzaindia ta Eusko kultura
1967ko apirilaren 23a
Manuel Lekuona, Euskaltzaindiko lehendakariari elkarrizketa
Lekuona'ren Omenaldia Apaiza
Euskaltzaindia ta Eusko kultura
Euskaltzaindiko lendakari dan, Manuel Lekuena'rekin, izketan.
Euskaltzaindiaren artu emana eta zer ikusia euskal kulturan jakin nahiean, eta kultura oneri eskeintzen zaion lanari buraz, galdera labur batzuek besterik ez.
–Bai al du zer ikusirik Euskaltzaindiak Eusko kulturarekin?
–Bai; Baiñan Eusko-kulturaren sail batekin bakarrik: izkuntzarekin.
–Eta Eusko-kulturak zenbat sail ditu, bada?
–Eusko-kulturak? Sail asko ditu, dakizun bezela: Izkuntzaz gañera, Eusko-Etnolojia, ta Etnographia, eta Edesti edo Historia ta Pre-Historia, ta Geologia, ta Geographia, eta Folklore, ta Musika, ta Dantzak, eta Eusko legeak, eta Eusko Literatura (dala "idatzia", dala «idatzigabea»), eta Euskal Deporteak... eta artara ezkero baita Eusko-Sukaldea ere... Guzti oietatik, Euskaltzaindiari dagokiona, Izkuntza da, Euskera, bere Literaturarekin.
–Eta Euskaltzaindiaren aurretik zer?
–Leen ba'genduan, Eusko-izaera osoari dagokion Bazkun eder bat: Eusko-ikaskuntza («Sociedad de Estudios Vascos»), oraintxe laister berrogeitamar urte, Oñati'ko Batzar Nagusian sortutako arako Bazkun eder eder ura. Arri bai, arri Eusko-kultura osoa zegokion; ta sail guztietako batzordeak zerduzkan bere eginkizunerako.
–Eta Euskaltzaindiak izan al zuan orduan zer-ikusirik Eusko-Ikaskuntzarekin?
–Bai; eta asko. Ain zuzen, gure Euskaltzaindia sortzeko erabakia, Oñatiko Lenengo Batzar Nagusi artantxe artu zan, laister berrogeitamar urte: 1918'gnean.
–Eta zergaitik sortu zan, bada, Eusko-Ikaskuntzaz galera eta bereiz Euskaltzandiai? Ez al zitekean izan Eusko. Ikaskuntraren zati bat mera ere?
–Bai, eta ez. Bai, estu-estuan artara bagoaz; bañan ez, ganzak ondo ta egoki egin nai izan ezkero.
–Kultura gaietan zer garrantzi du izkuntzak?
–Eusko-Kulturaren gai guztietan, Izkuntzak, Euskerak, garrantzi berezia du. Eta orregatik, ez Eusko-Ikaskuntzaren zati bat izatea bakarrik, Bazkun bereri bat izatea zegokion Euskaltzaindiari. Orregatik sortu zan orduan Bazkun berezi ori, Euskerari zegozkion problema guztiak zaintzeko (Euskaltzaindi). Beste egiteko gabe.
–Eta zeintzuk dirala derizkiozu problema oiek?
–Euskeraren bizia, eta Ikaskuntza, Estudioa. Ikaskuntza-barruan, berriz, Euskeraren Gramatikari ta Literaturari (bertsolari, olerki, teatro, nobela) eta Lexikoljiari ta Dialektelojiari dagozkion problemak barruko problemak alegia, alde batetik, eta Euskeraren ;Historiari ta Geographiari dagozkion problemak, azaleko problemak, beste aldetik.
–Eta bi sail oietan, zein derizkiozu Euskaltzaindiari geien dagokiona?
–Bizia seguru duten Izkuntzetako Akademietan, Ikaskuntza (Gramatika ta Literatura etab.) jo oi-da egitekorik garrantzitsuen eta ia bakar bezela. Bañan gure Euskera gaur dagon bezela, Izkuntzaren bizia degu Euskaltzaindian guretzako gairik eztu ta bearrez-bearrezkoena. Orregatik, gaur dan egunean, Euskeraren biziari dagozkion problemak (Ikastolak, Bertsolariak, sariketak etab.) eramaten digute gure Batzarretan astirikan geiena. Ala ere, Ikaskuntzari ere, Estudioari ere, eman nai diogu beti asti apur bat Baatzar bakoitzean. Gero ta geiago. Iztegia Azkue'ren iztegia, batez ere, darabilkigu aldi ontan arazorik estuen eta aundien bezela gure esku-artean.
–Izkuntraren Geographia ere aipatu dezu lentxuago?
–Bai, Mapa linguistiko esaten zaion ori. Ba'dakizu, Izkuntzak bere historia duan bezela, bere Geographia ere ba'duala: bere iraupena duan bezela, ba'duala bere edakundea ere lorgañean. Ori ere gure ikasgai degu, ta garrantzi aundikoa Eta orrekin batera Euskeraren bere barruko bereizkuntzak: euskalkiak, alegia, dialektoak; eta euskalki bakoltzaren mugak eta zabaleroa: ots, Mapa Lingüistico.
–Beraz, Euskaltzaindiaren lana, Euskal kulturaren puska bat?
–Bai: guzti ori Euska-kultura da; bañan ez kultura osoa, ezta gutxiagorik ere, esan bezela, bañan bai kultura garrantzi aundikoa: Euskalerrian degun kultura-gairik ederrena ta bereziena: gure Euskera, gure Endaren ITZA.
Beste milla galdera gure kultura dela ta sakondu nahiean, baiñan gaurkoz, Euskaltzaindiari dagokion lanez zerbait jakin ondoren, urrengo baterako utziko degu. Milla esker.
B. ARREGI
9

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazLEKUONA2
EgileezARREGI2Hizkuntza