Burdinazko itsasertza

  • Euskal itsasertzaren mendebaldeko muturrean, Kantabriarekiko mugan, Cobaron eta Pobeña auzo zaharrak daude, biak Muskiz udalerrian. Herrixka biak lotzen dituen lau kilometroko ibilbidean Bizkaiko garapen industrialaren historiara gerturatzeko ikasgela zabala aurkituko dugu.
Minerala zamatzeko erabiltzen zen egitura erraldoiaren aztarnak
Álvaro Hilario Pérez de San Román
Bilbotik era joateko modurik errazena autoz joatea da, baina ez da bakarra. Portugaleteko metro geltoki ondoan, Carlos VII.a kalean, ordu erdiro igarotzen da A-3335 autobusa. Handik metro gutxira, garai batean lurralde honetako jauntxoa izan zen Lope Garcia de Salazar oinaztarraren dorretxea dago. Ez da, alabaina, Salazar leinuak inguruetan utzitako eraikin bakarra: Muskizen, Petronor findegiaren aurrean, Muñatones gaztelua dago. XV. mendearen amaieran, semeek espetxeratuta, bertan idatzi zuen Lope Garciak euskal historiografian garrantzi handia duen Bienandanzas y Fortunas lana, munduaren sorreran hasi eta banderizoen gerran bukatzen den kontakizuna. Han dago baita ere, Barbadun ibaiaren ertzean, salazartarren El Pobal burdinola, 1952ra arte lanean egon zena.

Ordubeteko ibilaldia egindakoan, autobusak Cobaronen bertan utziko gaitu. Oraindik ere zutik irauten dute meatzarien zenbait etxek. 1882an Mac Lennan eskoziarrak erosi zuen Avelina meatzea, ordea, urak estalita dago, eta bulegoak izan zirenen aztarna gutxi batzuk baino ez daude.

Lehen trenbide, gaur pasealeku

Itsaso alderantz abiatuko gara. Eskuman, burdinatik karbono dioxidoa eta ura kentzeko erabiltzen ziren kaltzinazio-labeak ikusiko ditugu, 1973an itxi zituztenak. Errepideari segituz aparkalekura helduko gara, eta handik helduko diogu Pobeñaraino doan oinezko bideari: Itsas Lur pasealekua. Aurrean, ekialdean, superportuko Punta Luceroko moila eta energia eolikoa sortzeko errotak ditugu ikusgai; mendebaldean, Castro Urdiales eta Kantabriako kostaldea.

Bidean zehar sakabanatuta dauden horma-irudiek inguruaren ekonomiari eta naturari buruzko informazioa ematen digute. Antzinako lan jardueren aipamenek berenganatzen dute gehienbat ibiltarien arreta. Amildegi eta zelai artean doa bidea, edonork eroso egiteko modukoa. Asfaltatuta dago eta aldapa arrastorik ere ez du. Hala behar du, meategietako trenbide zaharraren ibilbide bera baitu Itsas Lur pasealekuak. Bide erdian, garabi txiki bat topatuko dugu: itsasertzetik aukak igotzeko balio zuen. Haietatik, gero, kimika eta elikadura industrietan erabiltzen den agar-agar konposatu kimikoa ateratzen zuten.

Aurrerago, Bizkaiko kostaldean minerala zamatzeko zegoen toki bakarraren aztarnak daude. Egun harrizko euskarri erraldoia besterik ez da, altzairuzko estruktura olatu batek eroan baitzuen iazko martxoan. Mac Lennanek berak eraiki zuen: zama bertan itsasontziratuz, burdina Bilboraino garraiatzeko gastuak saihesten zituen eskoziarrak. Handik gertu, bidetik ehun bat metrora, ingelesen eta Ibarra sendiaren kapitalaz eratutako Orconera Iron Oree konpainiaren mineral-garbitegi zaharraren aztarnak dira. Eguneko 300 tona mineral garbitzen zituzten han, Triano mendietatik teleferikoan eroan ostean. Leku hartatik Pobeñarantz jaitsiko gara, aldapaz behera orain. Gure aurrean 900 metro luze den La Arena hondartza eta bertako duna azpimarragarriak ditugu, Barbadun ibaiaren bokalearen ondoan, eta den-dena Petronor findegiko erregai-gordetegien itzalpean.

Bokalean, harkaitz batean, XVIII. mendeko Sorospenaren Andra Mariren baseliza dago, Pobeñako padurak inguratuta. Pedro de Llanok eraiki zuen, Habanako (Kuba) portuan sartzerakoan bere itsasontzia ekaitz batetik onik atera zelako esker onez. Erdi Aroan, eta leku berean, mineral garraioa behatzeko gotorlekua eduki zuten salazartarrek. Trianotik kostaldera zihoan teleferikoaren hainbat zutabe ikus daitezke bertatik. Guk teleferikoz ez, autoz edo Pobeñatik Portugaletera doan A-3321 autobusez baizik, amaitutzat emango dugu ibilbidea.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude