argia.eus
INPRIMATU
Antzinako Erroma 3D-n
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko urtarrilaren 21a
Antzinako Erroma 3D-n
Google Earth-ek Inperio garaiko Erroman txango birtuala egiteko aukera ipini du Interneten. Milaneko, Kaliforniako eta Virginiako unibertsitateek, elkarlanean, Erromatar Inperioaren hiriburuko hiru dimentsiotako erreprodukzio fidela egin zuten, eta orain Googlek sarean jarri du. Koliseoaren eta zirkoaren gainetik hegan egiteko eta hamaika eraikinen –zenbakiaren adiera zehatzean– barnealdea bisitatzeko aukera eskaintzen du. Orotara 6.600 eraikin ikus daitezke, eta 250 burbuila ipini dituzte, bisitaldiaren inguruko azalpenak emateko, http://earth.google.com/rome helbidean.