argia.eus
INPRIMATU
Nazionalismoaren inguruan eztabaidatzeko
  • Esteban Antxustegi::El debate nacionalista...

    Murtziako Unibertsitatea

    324 orrialde

    prezioa ::15€

2009ko urtarrilaren 18a
Esteban Antxustegi EHUko Filosofia Moralaren eta Politikoaren arloko irakasle titularra da, eta hainbat liburutan jorratu ditu demokraziaren eta filosofia politikoaren inguruko gaiak. El debate nacionalista. Sabino Arana y sus herederos izeneko liburuan zera aztertu du: euskal nazionalismoa osatu zuten era bateko eta besteko adarrek mugimendu horretan sortutako tentsioak. Antxustegi orainalditik abiatu da, lehenaldiaren inguruko gogoeta egiteko. Euskal nazionalismo historikoari eta ideologia horren oinarrizko ezaugarriei buruzko ezagutza zabaltzea da liburuaren helburua, baita, identitatearen arazoarekin aurrez aurre, gizarte demokratikoa eraikitzeko erronka luzatzea ere.