Martha Gellhorn izan zen gerra-kazetaritza lanak egin zituen lehenbiziko emakumetako bat, jende askok Ernest Hemingwayrekin ezkondua egon zelako ezagutzen badu ere. Kronika hutsez harago, gogoeta sakonak egiten zituen. Berriak osatzen zituen ustez berririk ez zegoen tokietan testigantza idatzirik ez zegoelako. Horrela, XX. mendeko gerra-kazetaririk onenetakoa izan zen. Gerra batean burua ez galtzeko bide bakarra zegoela idatzi zuen Gellhornek: “Gogoeta egiteko gaitasuna lokartu behar da, bai eta sentiberatasuna ere; barre egin behar da gauza txikienengatik ere; eta burua galduz joan poliki-poliki, baina atzera bueltarik gabe”.
Bizirik irauteko estrategia gogorra iruditu zitzaidan lehenbiziko aldiz irakurri nuenean, baina susmoa daukat denok erabiltzen dugula gure eguneroko gerra txikietan nola edo hala. Hala ere, iruditzen zait larriagoa dela gurea irri egiteko gaitasuna erdi lokartu izaten dugulako maiz. Irri noiz egin behar dugun esateko zain bageunde bezala, telebistako saio txarretan bezala