argia.eus
INPRIMATU
Bilboko sei auzotara heldu da ‘Expodistrito’ erakusketa
2009ko urtarrilaren 18a
Abando, San Inazio, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko eta Zorrotza auzoetako gizarte-etxeetan margolan erakusketa bana izango da ikusgai martxoaren amaiera arte. Adierazpen artistikoak deszentralizatzea da Expodistrito egitasmoaren helburua. Inma Tejero, Juan Maria Saenz, Ianire Sagasti, Edelberto Alondo del Busto, Floro Oribe eta Ana Portillo artistek parte hartu dute aurtengo edizioan.