argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko urtarrilaren 13a
Pio XII.a
Pio XII.a eta nazismoa
Eugenio Pacelli, Pio XII.a Aita Santuak holokaustoarekiko izan zuen jarrera eztabaidagai izan da luzaroan, eta pil-pilean da berriz; batetik, Pacelli santu izendatzeko prozesua abian delako eta, bestetik, Benedikto XVI.ak duela gutxi Israelera egin beharreko bidaia atzeratu zuelako, ustez, bertan Pio XII.aren aurkako testua duen oroitarria dagoelako. Testuaren arabera, Pio XII.ak ez zuen ezer egin juduak Auschwitzera deportatu zituztenean.

Pacelliren aurkakoek diote ez zuela nazismoa eta nazien politika antisemitikoa behar bezala kondenatu. Eta Munichen eta Berlinen nuntzio izan zenean nazismoaren aldeko jarrerak hartu zituela dioenik ere bada.

Benedikto XVI.ak kritika horiei aurre egin nahi izan die, Pacelliren isileko jardunak judu asko salbatu zituela esanez. Gainera, Pacellik juduen alde egindako lana Israelgo lehen ministro Golda Meir-ek goraipatu zuela gogorarazi du.