Mario Michel mendi ingeniariak idatzitako tesian jasotzen denez, itxura guztien arabera, 1857an Lekeition landatu zuten lehen Euskal Herriko pinu intsinisa (Pinus radiata). Euskal-Erria elkarte euskaltzaleko lehendakari zen Mariano Adan de Yarzak bere baratzean jarritakoa, alegia. Azkar eta mardul hazten zela ikusita bere mendi sail batzuetan aldatu zuen. 1898 eta 1925 artean hamaika milioi konifero landatu omen zuen, gehienak pinu beltzak.