Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak euskal musika berreskuratu eta zabaltzea helburu duen hitzarmena sinatu dute. Elkarlana Peñaflorida Kaperak interpretatutako bi diskoren ekoizpenean gauzatu da: Missa de Nostra Dona eta Quicumque. Bi lan horiek Juan de Anchieta eta Urban de Vargas konpositoreen omenez ekoiztu dituzte.