argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2009ko urtarrilaren 09a

Aingeru Epaltzak Diario de Noticiasen esanak: "Nafar euskaldunondako ez da urte ona izan bihar itzaliko zaigun 2008 hau. Ez, bederen, hemengo erakunde publikoetatik jasan dugun tratuari dagokionez. 2009rako ere hodei beltzak iragarriak daude oskarbia baino areago. Ez da, hala ere, bazterretan sumatzen horren heineko ezinegonik. Euskalgintza delakoak aski du urtean behingo manifestazio tristerako deialdi are tristeagoa. (…) Saldoan oihu egiten dugu; bakarka, berriz, isiltzen. Bataila handiak ez ditugu irabazten, eta egunero galtzen ditugu bataila tikiak. Bertze alor batzuetako indar eta ideia berriak ez dira euskaltzaletasunera ailegatu".