argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko urtarrilaren 09a

Duela urtebete Calatayudeko (Zaragoza) erdigunean aurkikuntza arkeologiko garrantzitsua egin zen: K.o. II. eta IV. mendeen artean erabilitako terma erromatarrak. Agintariek aztarnategiaren garrantzia azpimarratu zuten orduan, bertan erromatar hiri bat izan zela frogatu baitute. Orain, ordea, erkidegoko gobernuak eta udalak atzera egin dute: hasierako proiektua aldatu eta eraikuntza-promotore bati gainean 21 eraikin egiteko baimena eman diote. Garestia omen da arrastoak gordetzea. Ondare historikoaren etekina dirutan neurtzen dute, nonbait.