Tibeteko glaziar handienak ez du izotzik biltzen

Nepal
Naimona'nyi-k, Tibeteko glaziar handienak, ez du bere baitan Gerra Hotzean egin ziren proba nuklearren arrastorik. Gauza bera gertatzen da Himalaiako beste glaziar batzuetan ere. Ikerlariek aztertutako geruzetan ez dute topatu proba nuklearrek utzitako partikula erradioaktiborik, nahiz eta Himalaian zein polo kasketetan oso arrunta den halakoak aurkitzea, izotz geruzen artean harrapatuta geratzen baitira.

Tibeteko glaziar erraldoian partikula erradioaktiborik ez agertzeak izotz geruza berririk ez dela sortu adierazi nahi du, eta hori oso kezkagarria da zientzialarientzat, inguruko ibai handiek –Indus, Ganges eta Brahmaputra adibidez– glaziar horretan eta antzeko beste batzuetan baitute sorlekua.

Naimona'nyi glaziarrean topatu diren azken partikulak berunezkoak izan dira, eta 1940 urte inguruan geratu ziren harrapatuta izotz artean. Orduz geroztik ez da izotz gehiagorik sortu bertan.

ASTEKARIA
2008ko abenduaren 28a
Azoka
Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude