200.000 etorkin erroldatuta Hego Euskal Herrian

  • Hego Euskal Herrian erroldatuta dauden etorkinen kopurua 200.000 inguruan dabil eta horrek azken bi urtetan %34ko hazkundea esan nahi du. Erdiak baino gehiagok Latinoamerikan du jatorria. Gizarte Segurantzan afiliatutako hirutik bat etorkina da.
Immigrazioa

200.000 inguru dira Hego Euskal Herrian erroldatutako atzerritarrak, 2008ko urtarrilaren 1a arte bildutako datu ofizialen arabera eta data horretatik gaur arte izan den hazkundearen aurreikuspen ez ofizialak kontuan izanda. Datu ofizialek diotenez, EAEn erroldatutako etorkinen kopurua %34an hazi da azken bi urtetan eta kopuru hori 116.650 pertsonakoa zen 2008ko urtarrilaren 1ean.

Nafarroari dagokionez, garai berean, etorkinen kopurua 64.518ra iritsi zen. Ondorioz, 2008ko urtarrilaren 1a bitarteko datu ofizialen arabera, Hego Euskal Herrian 181.168 atzerritar zeuden erroldatuta, gehienak jatorri latinoamerikarrekoak.
Urtero udaletan 9.000 eta 14.000 bitarteko etorkin kopurua erroldatzen dela kontuan hartuz gero, honezkero Hego Euskal Herrian 200.000 etorkin erroldatu inguru daudela esan genezake.

Konparazio batera, Espainiako Estatuan, 2008ko urtarrilaren 1a arte, bost milioitik gora (5.220.577) etorkin zeuden erroldatuta.
Giza fluxu horri “paperik gabeko”en kopuru zehaztugabea gehitu behar zaio. Horiek ez dira erroldatu, bai nahi ez dutelako, bai egin ezin dutelako, nortasun agiririk edo bizileku finkorik ez baitute. Arazo hori hainbat hilabetetan luzatu ohi da, urtebete baino gutxiago, horixe baita etorkinek beren herrialdeetako kontsulatuetan pasaportea bideratzen edo udal erroldatan aurkeztu beharreko errentamendu kontratua lortzen ematen duten denbora.

10.000 etorkin urtero

Euskal Herri osoko datu ofizialik ez daukagu, ezta Hego Euskal Herrikorik ere. Horregatik, 2008ko urtarrilaren 1a arte bildutako EAEko datu ofizialak eskainiko ditugu, baita Nafarroakoak ere. EAEko datuak INE Estatistikako Institutu Nazionalean nahiz Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren buletinean bildu dituzte, eta azken hau Interneten ere eskura dago (www.ikuspegi.org ). Nafarroako datuak INEtik hartu ditugu. Estatistika taulen arabera, 2001etik aurrera, urtero 9.935 eta 13.728 artekoa izan da EAEko udaletan erroldatu diren etorkinen kopurua. Modu horretan, oinarrizko osasun, hezkuntza, arreta sozial eta justizia zerbitzuetara jo dezakete, baita oinarrizko errentaren prestaziora ere, beren egoera administratiboa oraindik ez erregularizatu arren.
Pozik gure artean

Besteak beste, etorkinak euskaldunon artean nola sentitzen diren jakiteko inkestaren emaitzak jakinarazi ziren iaz. Inkesta EAEko etorkinetara mugatzen da, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren mendeko Immigrazioaren Behatokiak burutu baitzuen, EHUrekin elkarlanean. Ez dirudi inkestaren emaitzak bestelakoak izango liratekeenik Euskal Herriko gainerako lurraldeetan.

Immigratzea gogorra izanik ere, EAEn bizi diren lau etorkinetatik hiruk gauza bera egingo lukeela dio, bizitzan atzera egiteko aukera balu. Hamarretik seik gure artean betiko geratzeko eta bizi proiektua hemen burutzeko asmoa du. Euskal gizarteak eskaintzen dien lanarekin pozik daude. Gehienak ez dira diskriminatuta edo baztertuta sentitzen. Ehuneko 69,5ak dio ongi gizarteratuta daudela, eta oro har EAEn duten bizimoduarekin pozik daudela dirudi. Izan ere, 1etik (okerrena) 10era bitarteko eskalan, 6,96koa da emaitza. Errumaniarrak dira asebetetze mailarik baxuena dutenak eta geratzeko gogo gutxien dutenak. Bestalde, duela gutxi aurkeztu den Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen Inkesta, 2008ren arabera, EAEn txirotasuna gehien nozitzen dutenak etorkinak dira. Ehuneko 25,6 egoera horretan bizi da.

Euskal nortasuna salbu

Euskal herritarren %57ak dio ona dela gizartea kultura ezberdinek osatzea. %80ak uste du atzerritarren kopurua gehiegizkoa edo nahikoa dela. %15ek immigrazioa Euskal Herriko hiru arazo garrantzitsuenen artean aipatzen du. %57ak ez du uste immigrazioak euskararen garapena oztopatuko duenik eta %60ak ere ez du uste euskal identitatea lausotuko duenik. Horixe dio EAEko Immigrazioaren Euskal Behatokiak burututako inkestak.

Milioi bat pentsiodun mantendu

Etorkinek beren kotizazioen bidez Gizarte Segurantzari egiten dioten ekarpenak garrantzia handia du Espainiako Estatuan eta, ondorioz, dagokion proportzioan, baita Hego Euskal Herrian ere. Horrenbestez, Espainiako Gobernuko instantzia ofizialek diotenez, etorkinen kotizazioen ekarpenari esker milioi bat pentsiodun mantentzen dira. Kontuan izan behar da Espainiako Estatuan, errolda 2007ko urtarrilaren 1ean eguneratuta, 45.200.737 pertsona zeudela erroldatuta, eta horietatik 4.519.554 etorkinak zirela. Horietatik bi milioitik gora (2.033.036) Gizarte Segurantzan afiliatuta zeuden. Data berean, Hego Euskal Herrian 154.029 etorkin zeuden erroldatuta, horietatik 98.108 EAEn eta 55.921 Nafarroan.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude