Historiaurretik dirauen slalom-a

Slalom
Radoy uhartea (Norvegia), duela 4.500 urte. Historiaurreko artista batek ehiztari baten irudia grabatu zuen harri gainean. Irudiko ehiztariak larruz estalitako ohol makur bana du oinetan. Oslon, Holmenkollen-eko Eskiaren Museoan gorde dituzten zenbait piezak erakusten dutenez, antzinako eski haiek hiru metrotik gorako luzera zuten.

Eskiaren inguruko idatzizko aipamenik zaharrena Prokopio historialari bizantziarrak egin zuen VI. mendean; elur gaineko lasterketa deskribatu zuen, parte hartzaileak “iparraldeko herrialde urrun” batekoak zirela nabarmenduz.

Mende batzuk geroago, eskandinaviar literaturak Harald III.a Hardrade erregearen dohainak goraipatu zituen: 1060an, Bergen-en, errege norvegiarra bere arerio nagusietako batekin lehiatu zen eski lasterketa ikusgarrian. Halaber, Snorri Sturluson (1127-1241) islandiar poetak Ull jainkoa aipatu zuen bere obran. Ull eskiaren jainkoa zen eta, Sturlusonen hitzetan, “hain da arkulari eta eskiatzaile trebea, inork ezin baitu harekin lehiatu”.

Merkataritza harremanei eta migrazio mugimenduei esker, eskia Europan, Ipar Amerikan eta Japonian zabaldu zen. Gerrek ere bultzada eman zioten ohol pareari, ejertzitoak, beren mendiko batailoietan, eskiatzaileak trebatzen hasi baitziren. Jardueraren garrantziaren lekuko, Islandian 1730ean indarrean jarri zen honako legea: erregearen mandatuz, herritar guztiek eskiatzen ikasi behar zuten.

Baina eski modernoa ez zen 1825. urtea arte iritsi. Orduan, Sondre Norhein-ek telemark izeneko teknika sortu zuen. Norhein norvegiarra zen, baina Norvegia, garai hartan, ez zen independentea. Lehenik daniarren esku egon zen eta, gero, suediar koroaren menpean, 1905ean independentzia lortu zuen arte. Hortaz, XIX. mende osoan eskia identitate nazionalaren ikur bihurtu zen. 1888an Fridtjof Nansen esploratzaileak Groenlandiako kasko polarra zeharkatzea lortu zuen, eta heroi nazional bilakatu zen Norvegian.

Hasiera-hasieratik eskiaren garapena norvegiarren esku izan arren, azken bultzada austriar batek eman zion. Nansenen epopeiak inspiratuta, Ma-thias Zdarskyk bere eskiak fabrikatu zituen, baina funtsezko aldaketa erantsiz: austriarraren eskiek 1,80 metroko luzera besterik ez zuten. Horri esker, eskiatzeko teknika izugarri erraztu zen, eta gero eta herritar gehiago hasi zen malda elurtuetan behera bi oholen gainean jaisten. Baina ez zituzten ehiza, gerra edo garraioa helburu; plazer hutsak eraman zuen eskia gailurrera.

ASTEKARIA
2008ko abenduaren 28a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude