Ehun auzoen hiria (II): Tangoaren bideak

  • Joan den astean euskal etxeak izan genituen azken geltokia, Buenos Airesera egindako bisitaren lehenbiziko zatian. Hortik La Bocara abiatuko gara orain, Buenos Aires pobrera. Luze gabe itzuliko gara ordea distira handiagoko kaleetara. Argentinak dituen pasioetatik, tangoa da berezkoena. Goazen giro hori arnastera.
Buenos Aires
Buenos Aireseko hegoaldea da hiriaren alde txiroa. Hor dago La Boca, aitzineko portua, eta bertan Boca Juniors futbol taldearen Bombonera zelaia. Riachuelo ibaiaren gaineko burdinazko zubia zeharkatu eta 300 metrora, saltzailez jositako Caminito kale famatua dago, turisten bilgune. Euskal portuetan bezala, itsasontziak pintatu ostean soberan geratzen zen pintura erabili ohi zuten Caminitoko etxeak pintatzeko. Postal guztietako irudi polikromoa.

“C” subtean Retirorantz abiatuko da bidaiaria. Bistakoak dira Ingalaterraren presentziak utzitako lorratzak: burdinazko tren geltokiak, Ingelesen Dorrea... Retiro auzoa eta beraren ondoan dagoen portua, aziendak eta garauak ateratzeko ingelesek garatutako garraiobide sarearen amaiera dira.

Auzo esklusiboak eta pobrezia, elkarren ondoan

Palermo, Belgrano, Núñez, Recoleta. Diru hotsa gogorarazten duten izenak. Hor daude Kavanagh eraikina, Palermoko basoak eta Arte Ederretako Museo Nazionala, Buenos Airesek nazioarteari erakusten dizkion ikurretako batzuk. Ez oso urrun txanponaren aurpegi iluna dago: milaka biztanle ditu Villa 31 auzoak, latorrizko txabolek osatutakoa, Sheraton luxuzko hoteletik metro gutxira.
Atzera itzuliko gara, mikrozentro deritzonera. Alderdi turistikoena da hau. Florida kaleko dendek, Corrientes etorbideko antzokiek, zinemek, liburudendek... bisita merezi dute. Inguru horretan dago baita ere Maiatzeko etorbide famatua, izen bereko plazatik datorrena. Bidaiariak hortxe aurkituko ditu Barolo jauregia –Danteren Commedia, harri bihurtua–, hala nola Los 36 Billares eta Tortoni kafetegi historikoak, garai batean espainiar frankisten eta errepublikazaleen arteko liskarren lekuko izandakoak. Ezin ikusteke utzi, azkenik, Kongresuko eraikin neoklasiko miresgarria, Parisko oihartzunak dakartzana.

Ez dira benetan ehun


Cien barrios porteños,
cien barrios de amor,
cien barrios metidos
en mi corazón.


Hala dio 40ko hamarkadako vals ospetsu batek. Egiazki, 48 auzo daude Buenos Airesen, bakoitzak bere nortasuna eta bere futbol taldea dituela: Boedo eta San Lorenzo, Patricios eta Huracán, Caballito eta Ferrocarril Oeste, Núñez eta River, Mataderos eta Nueva Chicago. Den-denak ezin aipatu, baina gogora ekar ditzagun behintzat Almagro, Abasto –hauxe dugu Carlos Gardel mitikoaren sorlekua–, Barracas eta Saavedra, auzo “tangeroak”. Han daude turistentzat ez diren milongak, hau da, tangoa dantzatzeko aretoak. Hala ere, gaur egun ez da Buenos Airesen horrelako tokirik ez duen auzoa. Kalean ere aurkituko dituzu bikoteak dantzan, lehenago aipatu dugun Florida kalean batik bat.

Okela, mahaian errege

Bazkaldu eta afaltzeko, edozein leku ona da. Behi okela da Argentinako gastronomiaren erregea: asadoa, bifea eta abar, italiar jatorriko pizzak eta pastak ahaztu gabe, eta guzti-guztia Argentinako aparteko ardoek lagundurik. Baina kultura asko dago hirian, eta jaki arabiarrak, judutarrak edo txinatarrak ere aukeran daude, besteak beste. Bidaiari bakoitzarentzat hiri bana dago Buenos Aires zabalean.

ASTEKARIA
2008ko abenduaren 28a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude