argia.eus
INPRIMATU
Artxibo historikoaren proiektua finkatuta
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko abenduaren 28a
Euskal Herriko Artxibo Historiko Nazionalaren egoitza Bilboko Berga eraikina izango zela aurreikusi zuten hasiera batean, baina Miren Azkaratek jakinarazi duenez, 1930an egindako eraikinaren zimenduek ez dute indar nahikorik artxibo historikoa eusteko. Horregatik, hura eraitsi eta leku berean eraikin berria egingo dute. ACXT arkitekto taldeak diseinatu du proiektua. Sinbolismo handiko eraikina izango da eta, adibidez, eraikinaren fatxadak paper tolestua irudikatuko du beiraz. Hamaika solairu izango ditu etxeak, lau lurpean eta zazpi lur mailatik gora. Obrei datorren urteko hasieran ekingo diete eta 2011 hasierarako amaitu nahi dituzte.