argia.eus
INPRIMATU
Mihura
Jakoba Errekondo 2008ko abenduaren 21
Mihura
Urtearen amaierarekin batera neguko solstizioa ospatzen dugu, urteko egunik motzena eta gaurik luzeena izaki, hortik aurrera eguna luzatzen hasi eta sasoi berria badatorrela, alegia. Ospakizun hau, egungo astakeria kontsumistara iritsi aurretik era askotara burutu izan da. Natura, bizirik eusten gaituen ingurumena, beti izan da omendua. Egungo izei arrotzaren aurretik mihura xelebrea (Viscum album) gurtu izan da. Landare hau beste zuhaitzen gainean, haien izerdia zurrupatu eta lapurtuz bizi da. Hernaniko Alkorta harategian, eguberritako erakusleihoan aldameneko urdaiazpikoak ez al ditu harrapatuko...