argia.eus
INPRIMATU
9.500 euro denentzat
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko abenduaren 21
Nafarroako Gobernuak euskaraz aritzen diren hedabideen artean, 2009an, banatuko duen diru-laguntza da kopuru hori. Ezusteko galanta. Abenduaren 10ean argia.eus-en Unai Brea kazetariak hala idatzi zuen albistea jakin aurretik 2008ko aurrekontuez: “Laurden bat jan diote hasierako partidari, baina azkenik diru-laguntza jasoko dute euskaraz diharduten nafar hedabideek. Izua ez zaie oraindik guztiz kendu ordea. Hainbat hilabetez izan duten beldurrak arrastoa utzi die, trauma-ondoko estresa bailitzan. Aurten bai, baina datozen urteetan zer?”. 310.000 euroko diru-laguntzatik 240.000 eurora jaisteaz ari zen kazetaria. Minutu gutxira Xorroxin Irratikoen deia: aurten 240.000, bada 9.567 datorren urtean. 9.567 euro hedabide guztientzat, 2008koa baino %96 gutxiago. Larri dira hedabideak, batzuk biziraupena arriskuan dute, 2008ko jaitsierak asko izutu ditu. Bada 2009koak...